Orain egun batzuk esan genizuen bezala Bizkaiko Emakumeen Asanbladatik egonaldia antolatu nahi izan dugu Granadako iardunaldi feministetan izan ginen emakumeontzat, eta baita joateko gogoz gelditu zirenentzat ere.
Granadan, beste hainbat iardunaldietan bezala, gai asko aurkeztu eta eztabaidatu ziren. Hauetako askok leku eta modu ezberdinetan emakumeok egindako burrukaren esperientzia jasotzen zuten. Beste batzuk, hauek ere emakumeon esperientzia, lan eta hausnarketetatik sortuak, iradokizun modura azaldu ziren eta esperantza eta emozioz beterik utzi ginduten, etorkizunean hauen inguruan lan egiteko beharra azpimarratuaz.
Emakume askok uste dugu Granadan entzun eta esandakoari jarraipena eman behar zaiola eta horregatik, balorazio bilera batetara gonbidatzen zaituztegu. Bilera, balorazioaz gain, proposamen berriak sortzeko aukera ere izatea gustatuko litzaiguke.
Eztabaida errazteko puntu batzuk proposatzen ditugu:
Hauek dira, batipat, baloratu beharreko ardatzak, nahiz interes askoko beste gai asko ere aurkeztu ziren: memoria historikoa, baterako hezkuntza, elikagaien subiranotasuna, zinema, identitate mugikorrak, abortua, moda eta edertasuna, emakume migranteak, laikotasuna, lesbianismoa, prostituzioa
Ordutegia: arratsaldeko 6tatik9etara
Lekua: La Bolsako Aktu Aretoan (Pelota kalea, Bilboko Alde Zaharra)
Eguna: Urtarrilaren 15ean, ostirala
Energiaz beteriko agur feminista!