EZTABAIDA FEMINISTARAKO FOROA: PORTUGALETETIK GRANADARA

 

Kaixo denoi, hemen gaude urtarrilaren 15ean egin genuen Granada osteko bilera/asanbladan egindako proposamenak berriro hartu nahian, Granadako jardunaldietatik ekarritako energia, eztabaida eta hausnarketa aktibismo feministan bihurtzeko.
 
Azkeneko  hilabete hauetan, bilera askoren ostean, erakundeek, alderdiek eta GKE-ren egiten dituzten ohiko ikastaro eta jardunaldien aldean, gure eztabaida foroak desberdina izan behar duela pentsatu dugu. Ez dugu nahi sarri antolatzen diren moduko hitzaldirik egitea, batez ere “jai” egun inguruetan: M-8, A-25, E-28.  Espazio berri bat antolatzea nahi dugu, hau da, eztabaida intrafeministarako foro bat, non gaietan sakonduko den, emakume feministen arteko aliantzak sendotuko diren eta aktibismorako gogoa eta premia kutsatzeko aukera izango dugun.
 
EDUKIEN AUKERAKETA
Asanblada hartan gai asko atera ziren eta guk, irizpide batzuk kontuan hartuta, batzuei lehentasuna eman diegu: hizlariekiko hurbiltasuna, hauetako asko etxean bertan dauzkagu; beste mugimendu batzuekin hasitako lan dinamikak, SOS Arrazakeria eta Munduko Emakumeak taldeekin esaterako; eztabaida batzuk kanpaina egiteko aukera ematen duten datetan ipintzea...
 
METODOLOGIA
Behin forora ekarriko ditugun gaiak erabakita, Asanbladako emakumeak edo forora etorriko diren hizlariak bildu egin gara, irakurri beharreko testuak aukeratu eta eztabaida konkretu bakoitzerako metodologia erabakiaz. Beti ezin izango da metodologia berdina erabili, nahiz eta formatu bateratua ipintzen saiatu garen. Batzuetan hizlari bakarra egongo da, beste batzuetan bat baino gehiago. Baina beti:
-irakurri behar da aldez aurretik bidalitako materiala. Gure datu basean zaudetenoi eztabaida baino hamar bat egun lehenago posta elektronikoz bidaliko zaizue materiala. Gure lokalean ere egongo dira kopia gutxi batzuk, posta elektronikorik ez daukazuenontzat (baina gutxi, arbolak zaintzeko)
-Saio bakoitzean, alde batetik, eztabaida teorikorako eta beste aldetik, aktibismo eta aldarrikapen kanpainak proposatzeko denbora egotea nahi dugu. Landutako gaiak eskaintzen dituen aukerak kontutan hartuz.
-Beti egongo da norbait eztabaida aurkeztu edota moderatzeko.
-Eztabaidak larunbat goizetan izango dira Ekoetxean.
 
Momentuz, hor doakizue egutegi bat, egunak gorde ditzazuen!
 
MARTXOAK 6: GORPUTZAK ETA POLITIKA FEMINISTAK
Lehenengo eztabaida honetan Mari Luz Esteban izango dugu eta Granadan Gorputz eta Sexualitatei buruz egin zuen hitzaldia ekarriko dugu forora, horretan sakontzeko.
 
APRILAK 23 ETA 24: INDARKERIA
Aprilaren 23an, herritar guztiei zabalik den mahainguru bat egongo da Extranjeria Legeak ze eragin duen emakumeengan azaltzeko. Bertan, Norma Falconi Paperak Denontzat Plataformakoa eta Maria Naredo Amnistia Internacional-ekoa egongo dira.
 
Aprilaren 24an, eztabaida izango da. Hau prestatzeko Bizkaiko Emakumeen Asanblada, SOS Arrazakeriako Batzorde Feminista, “La Posada de los Abrazos”, Munduko Emakumeak eta emakume independente batzuk dabiltza elkarlanean.
 
MAIATZAK 15: SEXU ETA GENEROAREN ARABERAKO IDENTITATEAK. TEORIA ETA PRAKTIKA POLITIKO FEMINISTAREN ERRONKA BERRIAK
Tituluari buelta asko eman ostean, Granadako jardunaldietako mahai nagusi biren izenak nahastu eta ber-egituratu ditugu hainbeste ñabardura eta ertz dituen debate hau planteatzeko. Sexu eta generoaren araberako identitateek edota hauen kritikak teoria eta praktika politikoan daukaten eragina eztabaidatzeko asmoarekin. Horretarako, Tere Maldonado, Elvira Burgos eta Medeak taldekoak izango ditugu gurean.
 
 
EKAINAK 19: KRISIA, ZAINTZAK ETA LANAK
Azkenik sistema kapitalista/ patriarkalaren eredu ekonomikoa, politikoa eta garapenerakoa eta hauen eragina emakumeon bizitzan alderdi guztietatik aztertu nahi ditugu sakon.
 
Hurrengo baterako utziko ditugu maitasuna, sexualitatea, memoria historikoa, prostituzioa eta bururatzen zaigun eta zaizuen beste guztia. Proposamenetara zabalik gaude!
Agur feministak.

 

AttachmentSize
artículo ThemisMaría Naredo2.doc54.5 KB
informeamnistiainternacional2007.pdf539.76 KB