INDARKERIA SEXISTAREN KONTRAKO BAZORDEAREN OHARRA

Berdintasun Sailarekin lortutako azken ahozko akordioen eta Bilboko Udalak maiatzaren 17an aditzera emandako prentsa oharraren aurrean (beherago atxikituta),

Gogorarazi nahi dugu:

  • Plaza ez dagoela oraindik lortuta. Hau pauso garrantzitsu bat da, baina pauso bat baino ez, eskatu duzuena/duguna lortzeko.

Espero dugu Berdintasun Sailak ahoz egindako akordioak betetzea eta sortuko duela lekurik aproposena aukeratzeko batzorde bat, udal ordezkariek eta guk osatutakoa, BERDINTASUN SAILA San Vicente plazan egitearen KONTRA dagoelako. Gu leku egokia negoziatzen jarraitzeko prest gaude.

  • Azaroak 25 plaza errealitatea izan dadin gure konpromisoari eusten diogu; indarkeria sexistaren inpunitatearekin amaitu, biktimei eragindako kalteak ordaindu eta Mogimendu Feministaren berdintasunaren aldeko borroka onartzera lagunduko duelakoan.

Beste alde batetik, batzordeak ESKERTU NAHI DITU kanpaina honen alde egin duten herritar guztiak, Berdintasun Kontseilua eta babesa eman diguten eragileak. Guzti horien laguntza barik ezinezkoa izango litzatekeelako hau aurrera ateratzea.